Ordutegi aldaketak abuztuan Mankomunitatearen zerbitzuetan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko Mankomunitatea 2016ko uztailaren 27a

Urola Erdiko Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuetan ordutegi aldaketak egingo dira abuztuan.

 

Azkoitiko Garbigunea:

Goizez, ohiko ordutegia izango du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta zapatutan 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez, berriz, itxita egongo da. Andramaixengatik abuztuaren 15etik 18ra (biak barne) itxita egongo da.

Azkoitiko Hondakinen Informazio bulegoa.

Goizez ohiko ordutegia izango du, 09:00etatik 13:00etara eta astearte arratsaldez ez da irekiko. Andamaixek direla eta, abuztuaren 15etik 19ra (biak barne) itxita egongo da.