Urtarrilaren 30erako 'U30 Aldaketaldia' ekimena antolatu dute Larreko Mahaiak eta Euskal Herriko hainbat eragilek. Ekimena bizitzen ari gara, baina pandemiarekin agian estalita gelditu den larrialdi ekologikoan atentzioa jarri nahi du. Aldi berean, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren urteurrena denez, Euskal Herriko ingurumen arazoak ere salatu nahi ditu.
Urola Bizirik Natur Taldeak ekimenarekin bat egin du eta larunbat honetarako Urola ibaiaren ertzak garbitzea helburu duen ekintza aldarrikatzailea antolatu du. Eroskiko zubitik San Juaneraino doazen ibai-ertzak, eta San Juaneko zelaia ere, garbituko ditugu.
Parte hartzaileok –helduentzako deialdia da– beilatokiaren aparkalekuan elkartuko gara larunbatean, 10:00etan. Han antolatu egingo gara, zabor poltsak banatuko ditugu eta abiapunturaino joango gara taldeka.
Ekintzan parte hartzeko, ezinbestekoa da ezarri diren osasun neurriak betetzea:
- Parte hartuko duten guztiek maskara ekarri beharko dute; lanerako eskularruak ekartzea ere gomendatzen da.
- Taldeak lau pertsonak osatutakoak izango dira gehienez.
- Taldeen arteko distantzia 2-3 metrokoa izango da gutxienez.
Egoera lazgarri honetan ingurumenak ere behar gaituelako, animatu ekintzan parte hartzen. Larunbatera arte!