Atzo, igandea, suge bati buruzko informazioa eman zuen Maxixatzenek. Eskulapio deritzo sugeari, eta colubridae familiako da. Zamesis longissima da bere izen zientifikoa.
Euskal Herrian Kantaurialdean ikus daiteke gehienbat, baso mistoetan, hariztietan eta sastrakadietan, baina Europako beste hainbat herrialdetan ere ikus daiteke, hala nola Frantzian, Suitzan edota Polonian.
Eskulapio sugeak luzeak izan ohi dira, normalean 140 zentimetro eta 170 zentimetro bitartekoak. Oso azkar mugitzen dira lurrean eta eskalatzaile apartak dira. Beroa atsegin dute, ez dira pozoitsuak eta babestuta daude. Beraien dietari dagokionez, arratoiak, saguak, satitsuak, muxarrak eta bestelakoak jaten dituzte. Beraz, oso onuragarriak dira gure inguruetarako, izurriteak ekiditen laguntzen dute eta.
Bitxikeria moduan, gainera, botiketako ikurretan agertzen da suge hau.