Udaberri guraso elkarteak Marea Urdina egitasmoa babestuko du

Marea Urdina.

Marea urdina naiz kanpainaren barruan, Xabier Munibe Ikastolako Udaberri guraso elkarteak Marea Urdinari babesa eman dio, eta 200 euroko ekarpena egin dio egitasmoari. Guraso elkarteak Marea Urdinari atxikimendua adierazteko taldeko argazkia aterako du ostiral honetan Xabier Munibeko jolas tokian, 17:00etan. Ikastolako gurasoak eta haurrak gonbidatuta daude ekitaldi horretara.

 

Marea Urdina Itsas Miliak ekimenaren baitan, autismoaren alde Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatuko dute 2018ko uztailaren 7an eta 8an. Gizartearen %5ak ezgaitasunen bat du, eta zehazki %1ak autismoa du. Gipuzkoan 1.500 pertsona baino gehiago daude egoera horretan.

Hori dela eta, egitasmoarekin bat egingo du Udaberri guraso elkarteak. Gu ere olatu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide