Azkoitiko tenislariak, Gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Alebin, infantil eta kadete mailako tenislariek parte hartu dute lehian.

Azkoitiko Tenis Eskolako 40 lagunek parte hartu dute Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan, eta oso emaitza onak lortu dituzte.

Alebin mailan, banaka eta taldeka bigarren postua eskuratu dute; infantil mailan, lehenengo postua lortu dute neskek, eta bigarrena mutiletan. Kadete mailan, berriz bigarren postuan amaitu dute neskek txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide