Inko Mujika txapeldun Open tenis txapelketako final nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Open tenis txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Inko Mujikak eta Alejo Azkuek, eta azkenean Mujikak irabazi zuen final nagusia; Quick finalean, berriz, Eneko Etxaniz nagusitu zen.

Eguraldi txarra medio, igandera atzeratu behar izan zituzten Open tenis txapelketako finalak. Atzo jokatutako final nagusian Inko Mujika nagusitu zen, eta txapeldunorde gelditu zen Alejo Azkue. Quick finalean, bestalde Eneko Etxaniz izan zen garailea Xabier Aldalurren aurka. Bikotetako finala bertan behera gelditu zen Quintana-Perez bikotea ez zelako agertu finalera. Horrenbestez, Mujika-Iruretagoiena bikotea izendatu zuten txapeldun. Datorren zapatuan, berriz, gazteen finalak jokatuko dituzte Txerloiako tenis pistetan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide