Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak jokatu dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2018ko urt. 22a, 09:36

Atzo goizean Txerloian ziren jokatzekoak finalak, baina eguraldi txarra zela eta, arratsaldean jokatu behar izan zituzten.

ATG1000 kategorian, azken urteetan bezala, txapela Legorretara joan da. Inko Mujikak 6/4, 6/7 eta 6/3 irabazi zion Aitor Magallanes aretxabaletarrari. ATG Quick kategorian, berriz, txapela Alejo Azkue azkoitiarrarentzat izan da, Jagoba Zubimendi zestoarrari 6/4 eta 6/4 irabazi ondoren. Orain emakumezkoen txanda izango da. Bi mailatan banatuta, binakako txapelketa jokatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide