25. Azkoitiko Tenis Openean berriro ere Inko Mujika txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Gaur goizean jokatu dira Txerloiko tenis pistetan Azkoitiko Openeko Gizonezkoen finalak. Hirugarren urtez jarraian, Inko Mujika legorretarra izan da txapeldun, Agustin Quintanaren aurka 6/2 6/1 irabazi ondoren. Kontsolazio finalean, berriz, txapela Arrasatera joan da; Pello Olabarriak 6/2 6/3 irabazi dio Jon Letamendia azkoitiarrari. Gazteen finalak ekainaren 24an, larunbatean, goizez jokatuko dira, eta emakumezkoen finalak, uztailean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide