Azkoitiko gazteen Opena

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Larunbatean eguraldi txarra egin zuenez, azkenean, igande goizean jokatu dituzte finalak. Lehenengo, banakakoen txanda izan da, eta kategoria horretako irabazleak hauek izan dira: Oihan Etxaniz, Mikel Aranbarri, Jon Gandiaga eta Udane Rezabal. Binakakoan, berriz, Oihan Etxaniz-Jokin Arzuaga, Mikel Aranbarri-Unai Azkune eta Unai Anakabe-Jon Gandiaga bikoteak. Horrekin denboraldiko txapelketei bukaera eman zaio, eta uztailaren 4an Udako Ikastaroak hasiko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide