Grand Slam 2016

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia tenis kluba

Zapatu goizean jokatu zuten Grand Slam-a urte osoan Azkoitiko tenis eskolan ibiltzen diren haurrek (2006an eta 2009an jaiotakoak). Pista txikian aritu ziren, guztira, 50 haur, lau kategoriatan banatuta: gaztetxoak 1, gaztetxoak 2, benjamin txiki eta benjaminak. Jende ugari hurbildu zen jokalariak animatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide