Inko Mujika txapeldun, Azkoitiko Openean

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2016ko mai. 22a, 15:34

Inko Mujikak irabazi zion 6/4 3/6 6/1 Agustin Quintanari Azkoitiko Openean. Quick edo kontsolazio finalean, berriz, Igor Izulainek irabazi zion 6/1 6/3 Sergio Urrizari. Laster gazteen txanda izango da, eta ekainaren 25ean jokatuko dituzte finalak; guztira zazpi final izango dira.


Partidak jokatu ondoren Hibai San Sebastian eta Hector Larrañagak Cenor Larramendik emandako telebista eta erlojua jaso zituzten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide