Bihar jokatuko dituzte Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2015ko abe. 11a, 10:38

Argazkia: Txerloia Tenis Kluba.

Bihar, hilak 12, Udazkeneko Tenis Txapelketako finalak izango dira Txerloiako tenis pistetan. Guztira, hiru final jokatuko dituzte. Hona hemen sailkatuen izenak.

 

Binaka, Perez eta Lizarralde bikoteak Taborcia eta Etxanizen aurka ariko dira; banaka, ATG 100 mailan – Gipuzkoako tenislari afizionatuak–, Inko Mujikak jokatuko du Hibai San Sebastianen aurka, eta, banaka, ATG Quick mailan –lehenengo partidua galdu zuten jokalari guztiek jokatzen dutena–, Gorka Merinoren aurka ariko da Lur Ibargutxi edo Mikel Unanue. Hiru finalak 12:00etan hasiko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide