Aurrez esan bezala, bi kategoeria izango dira: banakakoan, koadro nagusian eta kontsolazio (quick) koadroan jokatuko dira, eta binakakoan, izena ematen duten partaide kopuruaren arabera izango da.
Txapelketan banaka parte hartzen dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta binaka parte hartzen dutenek, berriz, 10 euro.
Bestalde, jokalariren batek dutxatzea nahi izanez gero, pista erreserbatzerakoan abisatu beharko du, eta antolakuntzak agiri bat emango dio Elkargunean dutxatzeko.