Shine Again musikalak 1.300 euro lortu ditu Aspanogirentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea antzerki taldea

Shine Again antzerki musikalak 1.300 euro lortu ditu ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat.

 

Shine Again antzerki musikalak azken bi emanaldiak eskaini zituen Baztartxo Antzokian ekainaren 16an eta 18an. Bi emanaldi horien irabazien erdia ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat zen eta gainera antzokiaren sarreran kutxa bat jarri zuten norbaitek diru gehiago ematea nahiko balu ere.

Sarreren irabazien erdiei eta ikusleek kutxan sartutakoari esker, 1.300 euro lortu zituzten elkartearentzat. Asteartean izan zen "Making off" bideoaren proiekzioa Elkarguneko Areto Nagusian eta bertan eman zitzaion txekea elkarteari.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide