Mahai-ingurua antolatu du Agirre Lehendakaria Center Fundazioak Sare plataformarekin elkarlanean. Mahaiaren bueltan eseriko dira Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Joseba Azkarraga sailburu ohia eta Iñigo Iruin abokatua, Euskal Herriaren egoera politikoaz hitz egiteko. Abenduaren 23an izango da Floreagako Don Bosco aretoan, 20:00etan.