Sahatsa Dantza Taldeak 40 urte bete dituela eta, Gipuzkoako Ezpata Dantza plazaratuko du Azkoitiko kaleetan zehar. XVII. mendean oso ohikoa zen ezpata dantza hau eta azken urteetan Euskal Herriko hainbat txokotan errekuperatzen hasi berriak dira.
Ezpata dantzako komitiba nagusia, 30 lagun baino gehiagok 4 errenkadatan osatutako talde batek eratzen du, kalean desfilatuz, noizean behin gurutzatze bereziak egiten dituztelarik. Atzetik ezpata txikiekin 4 ezpata dantzarik jarraitzen dute, geldialdietan dantza egiteaz arduratzen direnak. Kalejira hau, txistulariek Gipuzkoako Ereserkia joaz laguntzen dute.
Ekitaldia, Balda Plazan amaituko da, jarraian bertan Suaren piztea eta gau laburrenaren inguruko magiarekin gozatzen jarraitu ahal izateko.
Amaitzeko, Sahatsa Dantza Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu azkoitiar guztioi, 40 urte hauetan bidelagun izan zaretelako, eta San Juan bezpera bezelako egun berezi honetan, sua pizteko ohorea eman diguzuelako. Guk gogo biziz jarraituko dugu dantzan!