Sahatsa DT-ren emanaldia Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa DT 2015ko eka. 1a, 21:43

Datorren larunbatean, Ekainaren 6an arratsaldeko 19:30etan, SAHATSA DT-k emanaldia eskeiniko du Durangoko San Agustin kulturgunean.

 

Silboberri txistu elkarteak, 2015-eko Euskal Astearen barruan, "Durango Hiria" Txistu Lanen 8. Lehiaketa antolatu du, eta bertara gonbidatu du Sahatsa jaialdiari amaiera emateko.

"GURE IKUSKIZUNEN LAGINAK" izeneko emanaldia eskeiniko da, eta bertan Lapurdiko makil joko eta kontradantzak, kapitaina Maiatzeko erreginarekin elkartzen deneko poema dantzaratua, Benito Lertxundiren Baldorba eta Gipuzkoako brokel dantza, aurreskuak eta erromeria izango dira ikusgai. Sahatsaren saio ezberdinetatik ateratako laginekin osaturiko ikuskizuna da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide