Guztiok dakigun bezala, ekainaren 28an Sexu Askapenaren Eguna ospatzen da (Orgullo, Pride...) urtero. Pertsona batzuk, aldiz, Heterosexualen Eguna ospatzea eskatzen dute.
Bada, nik esango dizut zergatik ez dagoen heterosexualen egunik. Aurrena, inork ez zaitu irainduko heteroa izateagatik, ezta jipoituko ere, eta are gutxiago kartzelara eramango edo tiro bat botako. Bigarrenik, gizarteak heterotzat hartzen zaitu eta ez duzu "armairutik" irten beharrik. Hau da, zu ez zara beldur edonori heteroa zarela esateko, badakizulako inork ez dizulako bizkarra emango. Hirugarrenik, heterosexuala zarelako ez zaituzte psikologora eramango. Eta, bataren eta bestearen atzetik, beste hainbat adibide gehiago.
Beraz, LGTB kolektiboa gizartean normalizatuta dagoela uste baduzu, oker zaude. Egia da azken urteotan aurrerapauso asko eman direla: sexu berekoen arteko ezkontzak, jaiotzean ezarritako identitatea aldatzea (nahiz eta tratamendu hormonaletara eta psikologikoetara behartuta gauden) eta abar. Ez da nahikoa, ordea, oraindik jendea harritu egiten da bi neska eskutik helduta edota bi mutil musu ematen ikusita. Zer esanik ez, "Ama hori neska ala mutila da?" galderak egitean.
Oraindik gizartean onartuta gaudela uste al duzu?