Espainiaren batasuna, espainiar guztien subjektu politikoa edo demos-a auzitan jartzen denean, espainiar gutxi agertzen dira espainiar demokrata gisa iritzi publikoan (ez-nazionalista espainiar gisa) eta halakorik gertatzen denean, intelektual espainiar espainolisten erasoak pairatu behar izaten dituzte (gehiengo handia dira). Gutxi horietako bat da Ignacio Sanchez Cuenca (Valentzia. 1966) Madrilgo Carlos III.a unibertsitatean Zientzia Politikoko irakaslea. Iaz, La confusión Nacional deritzan liburua argitaratu zuen, eta 2016an, zazpi edizio izan dituen La desfachatez intelectual izenburukoa. Biak gomendatzen dizkizuet. Ez nago haren iritzi guztiekin ados, baina nazionalismoaz hauteskundeetan ohikoa den propagandaz harago, merezi dute bi liburu horiek irakurtzea.
Lehenbizikoan, besteak beste, Vargas Llosa, Felix Azua, Javier Cercas, Antonio Muñoz Molina, Javier Marías, Arturo Pérez-Reverte, Fernando Savater, Jon Juaristi, Iñaki Ezkerra edo Mikel Azurmendi bezalako iritzi-emaileek Espainiaz eta euskal edo katalan nazionalismoez idazten dutenean erakusten duten lotsagabekeria intelektuala salatzen du, eta Espainiako debate publikoaren maila kaskarra, eta horren ezaugarri bat den “matxismo diskurtsiboa”, hots, datu eta analisietan oinarrituriko arrazoi sotilak eta argudioak alde batera utzirik, iritziak emateko modu harroputza, izen gehiegikerian (izen handiak ugari aipatu, baina haien esanak edozer moduz ekarrita), eta sinaduran oinarritu nahirik artikuluaren bermea, eta ez analisian.
Liburuaren atal guztietatik, nahi dudan xederako, bigarrena bereiziko dut. 2014ko uztailean, ia 70 lagunek, gehienak intelektualak, “Manifiesto de los libres e iguales” plazaratu zuten lau haizetara. Labur-zurrean, honelako perlak idatzi zituzten: “El secesionismo catalán pretende romper la convivencia entre los españoles y destruir su más valioso patrimonio: la condición de ciudadanos libres e iguales. El nacionalismo antepone la identidad a la ciudadanía, los derechos míticos de un territorio a los derechos fundamentales de las personas, el egoísmo a la solidaridad. Desprecia el pluralismo social y político, y cuando trata de establecer fronteras interiores arrincona como extranjeros en su propio país a un abrumador número de ciudadanos. El secesionismo catalán se hermana con el populismo antieuropeo y promueve la derrota de la democracia española. Evitar esa derrota es responsabilidad de todos y la primera obligación de los partidos políticos”.
ZuZeu orainkarian argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen.