Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko maiatzaren 20a

Bihar arratsaldean hiru partida izango dira, eta igandean beste bi jokatuko dituzte Gurean. Eskuz banakako zein binakako partidak izango dira horiek guztiak. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek hainbat pilota partida jokatuko dituzte egunotan, Gurea frontoian. Hain justu, bihar, osteguna, eta igandean jokatuko dituzte txapelketa desberdinei lotutako lehiak, etxeko pilotalekuan.

Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden xehetasunak:

Bihar, osteguna, 18:45ean hasita:

  1. partidan, infantilen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida: 
    • J. Diaz eta A. Garate - Kuku 1
  2. partidan, infantilen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida: 
    • E. Juaristi eta X. Arana - Izurun 2
  3. partidan, infantilen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida: 
    • J. Subinas eta O. Mendizabal - Arrasate 1

Igandean, 10:00etan:

  1. partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida: 
    • Alex Juaristi - Salaberria (Oiarpe)
  2. partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida: 
    • Jon Oteiza- Sasiain (Abantzu)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide