Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek hainbat pilota partida jokatuko dituzte egunotan, Gurea frontoian. Hain justu, gaur, osteguna, eta etzi, zapatua, jokatuko dituzte txapelketa desberdinei lotutako lehiak, etxeko pilotalekuan. Gaur, 19:15ean hasita, hiru partida jokatuko dituzte Oteizakoek; eskuz banakako bat eta lau eta erdiko bi partida. Aldiz, zapatuan, lau eta erdiko lau partida izango dira 11:00etan hasita, eta buruz buruko bat, 16:00etan.
Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden xehetasunak:
Gaur, osteguna, 19:15ean hasita:
- partidan, kimuen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida:
- E. Aramendi eta E. Lete - Bergara 3
- partidan, kadeteen hirugarren mailako lau eta erdiko partida:
- Aritz Lizarralde - Iturralde (Tolosa)
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida:
- Jon Juaristi - Odriozola (Abantzu)
Etzi, zapatua, 11:00etan:
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida:
- Aitor Oteiza - Conde (Eibar)
- partidan, gazteen lehen mailako lau eta erdiko partida:
- Jon Arregi - Beroz (Gazteleku)
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida:
- Mikel Aranbarri - Leunda (Murumendi)
- partidan, kadeteen hirugarren mailako lau eta erdiko partida:
- Joanes Juaristi - Eizagirre (Gaztelupe)
Etzi, zapatua, 16:00etan:
- partidan, kimuen berezkoen Elay sariaren barruko partida:
- Lur Juaristi - Elola (LAPKE)
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Emaitzak
Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:
