Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Aste Santuaren osteko partidak jokatuko dituzte aste honetan. Etzi, ostirala, eta etzidamu, zapatua, jokatuko dituzte Oteizakoek etxeko partidak, Gurea pilotalekuan.
Etzi, gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia jokatuko du Iker Epelde palista Errepalako Indaren aurka; 19:00etan hasiko da lehia, Gurea frontoian. Etzidamu, berriz, hiru partida izango dira; lau eta erdiko bi dema eta eskuz binakako beste bat izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera.
Kadeteen, gazteen eta nagusien mailako pilotariek Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketari ekingo diote. Aldiz, kimuek eta haurrek Berezkoen Banakako Txapelketaren eta Udaberri Binakako Txapelketaren binakakoak hasiko dituzte.
Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden xehetasunak:
Etzi, ostirala, 19:00etan hasita:
- partidan, nagusien lehen mailako gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketaren finalerdia:
- Iker Epelde - Inda (Errepala)
Etzidamu, zapatua, 10:00etan hasita:
- partidan, kadeteen hirugarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Aritz Lizarralde - Maritxalar (Oiarpe)
- partidan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Mikel Aranbarri - Oiarbide (Intxurre)
- partidan, haurren bigarren mailako Udaberri Binakako Txapelketaren binakako partida:
- J. Subinas eta O. Mendizabal - Tolosa 6
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:
