Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko martxoaren 5a

Bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, jokatuko dituzte Oteizakoek etxeko partidak aste honetan. Guztira, hiru partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuz binakako txapelketetan murgilduta jarraitzen dute. Aste honetan ere, modalitate horri lotutako hainbat hitzordu dituzte Azkoitiko pilotariek. Bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetan etxeko partidak.

Bihar, 18:30ean hasita, bi partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian. Zapatuan, berriz, 11:00etan hasiko da eguneko partida bakarra. Haurren eta kimuen mailako partidak izango dira denak. Hona hemen ostiraleko Gureako jaialdiko partiden zerrenda:

Bihar, ostirala, 18:30ean hasita: 

  1. partidan, kimuen lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • L. Juaristi eta J. Zinkunegi - Aretxabaleta 1
  2. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. Aramendi eta A. Lete - Bergara 3

Etzi, zapatua, 11:00etan hasita: 

  1. partidan, haurren lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • I. Olano eta D. Santos - Zazpi Itturi 2

Dena den, etxetik kanpo ere lehia ugari jokatuko dituzte Oteizakoek. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide