Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek Euskal Ligaren finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Jokin Aizpuru eta Iker Epelde. (Oteiza PKE)

Oteizakoek gomazko paletako nagusien ohorezko mailaren txapela jokoan izango dute zapatuan Alegian. Zierbenako palistekin neurtuko dituzte indarrak han.

Euskal Ligaren gomazko paletako nagusien ohorezko mailako finala jokatuko dute Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek etzi, zapatua, Alegian (Gipuzkoa).

11:00etan hasiko da pilota hitzordua Alegian, eta Zierbenako (Bizkaia) Galipa pilota elkarteko bikotea izango dute aurrean Oteiza pilota elkartekoek.

Zorte on, mutilak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide