Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko abenduaren 18a

Gaurtik zapatura bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkartekoek aste honetako pilota partidak. Tartean, haurren mailako zenbait final jokatuko dituzte elkarteko pilotariek, Azkoitiko Gurea frontoian.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek eskuz banako nahiz binakako partidak jokatuko dituzte aste honetan, Gurea pilotalekuan. Gaur, osteguna, bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, jokatuko dituzte partida horiek elkarteko pilotariek. Ostiralean eta zapatuan, gainera, haurren mailako zenbait final ikusteko aukera izango da herriko frontoian.

Gaur, gazteen mailako eskuz binakako partida bat izango da; bihar, eskuz banakako final laurden eta final bana; eta zapatuan, haurren mailako bi final. Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden zerrenda:

Gaur, osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, gazteen eskuz binakako partida: 
    • J. Arsuaga eta I. Bastida - Oiarpe

Bihar, ostirala, 18:00etan hasita:

  1. partidan, gazteen lehen mailako eskuz banakako final laurdena: 
    • J. Etxaniz - Beroz (Gazteleku)
  2. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako Gipuzkoako finala: 
    • L. Juaristi - Artola (LAPKE)

Etzi, larunbata, 11:00etan hasita: 

  1. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako mendebaldeko finala: 
    • A. Garate - Caro (Lagunak)
  2. partidan, haurren lehen mailako eskuz banakako mendebaldeko finala: 
    • D. Santos - Gorostidi (Zazpi Itturri)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide