Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, jokatuko dituzte partida horiek elkarteko pilotariek. Gaur, eskuz banakako partida bat jokatuko dute, eta bihar, beste lau.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek eskuz banako partidak jokatuko dituzte aste honetan, Gurea pilotalekuan. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, jokatuko dituzte partida horiek elkarteko pilotariek. Gaur, 19:15ean hasiko da haurren hirugarren mailako partida, eta bihar, 17:45ean hasita; guztira, lau partida izango dira ostiralean. Kimuen mailako bi dema, haurren mailako bat eta gazteen mailako beste bat ikusteko aukera izango da Gurean.

Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden zerrenda:

Osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Garate - Azarola (Beloki)

Ostirala, 17:45ean hasita: 

  1. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • L. Juaristi - Landa (Behar Zana)
  2. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Lete - Mendizabal (Ilunpe)
  3. partidan, haurren lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • D. Santos - Agirre (Bergara)
  4. partidan, gazteen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Arregi - Olano (Tolosa)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide