51. Kontzejupeko Txapelketako datorren asteko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko azaroaren 9a

Kontzejupe pilota txapelketako partida bat. (Ane Olaizola)

Haurren mailako partidak jokatuko dituzte astelehenean, asteartean eta asteazkenean, Kontzejupean. Txapelketa azken asteetan murgildu da, finalak San Andres egunean jokatuko baitira.

Oteiza pilota elkarteak antolatutako 51. Kontzejupeko Txapelketa ari da aurrera egiten. Txapelketa azken asteetan murgildu da; izan ere, finalak San Andres egunez jokatuko dituzte, azaroaren 30ean, Kontzejupeko frontoian.  

Aste honetan ere beste zenbait partida jokatuko dituzte txapelketan izena eman eta oraindik txapelketari bizirik eusten dioten pilotariek. Umeen partidak jokatuko dituzte datorren astean ere Kontzejupean. Hona hemen partida horien ordutegiak eta protagonistak: 

Astelehena, azaroak 10, 17:15ean hasita. Benjamin Bkoen final laurdenak:

  1. partidan: Aimar Davila eta Aner Korta - Iker Lizarralde eta Amets Lopez
  2. partidan: Irai Oiartzabal eta Matias Madariaga- Urki Arana eta Libe Santos

Asteartea, azaroak 11, 16:30ean hasita. Infantilak B mailakoak:

  1. partidan: Omar Krikeb eta Aimar Iturralde - Igor Arrieta eta Aitzol Garate
  2. partidan: Koudia Walib eta Adur Huerta - Eber Romero eta Alejandro Laguna

Asteazkena, azaroak 12, 17:30ean hasita. Kimuak B mailakoak:

  1. partidan: Aner Zabaleta eta Julen Oteiza - Martin Iraeta eta Eki Elorza
  2. partidan: Eritz Zabaleta eta Haize Aramendi - Aner Gonzalez eta Aiur Romero

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide