Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko azaroaren 5a

Esku pilota bat.

Azkoitian haurren mailako buruz buruko lau partida ikusteko aukera izango da etzi, ostirala. 18:00etan hasiko da jaialdia, Gurea pilotalekuan. Bestalde, igande goizean Gipuzkoako Gomazko Paletako Lehen Mailako Txapelketako finalerdia jokatuko dute Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako buruz buruko txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan. Etxean, Gurea frontoian, bihar, ostirala, jokatuko dituzte partidak. Guztira, lau pilota partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek herrian, laurak haurrenak; hiru dira kimuen edo alebinen mailakoak, eta bat, haurren edo infantilen mailakoa.

Honako partida hauek jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan:

Ostirala, 18:00etan hasita:

  1. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Lete - Gurrutxaga (Ilunpe)
  2. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Aramendi - Aranburu (Zarautz)
  3. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • L. Juaristi eta Albisu (Ataun)
  4. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Garate - Sanchez (Olalde)

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo beste partida batzuk ere jokatu beharko dituzte. Tartean, nagusien Gipuzkoako Gomazko Paletako Lehen Mailako Txapelketako finalerdia jokatuko dute Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek; Azkoitiko bikoteak Zarauzkoen aurka jokatu beharko dute igande goizean.

Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide