Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko urr. 22a, 08:45

Guztira, 11 pilota partida ikusteko aukera izango da bihar eta etzi artean, Gurea pilotalekuan. Kimuen, haurren eta nagusien mailako partidak izango dira, gehien gehienak eskuz banakakoak.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako eskuz binakako eta buruz buruko txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan. Etxean, Gurea frontoian, bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, jokatuko dituzte partidak. Bi egunen artean 11 pilota partida jokatuko dituzte Oteizakoek. 

Honako partida hauek ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan:

Osteguna, 19:00etan hasita

  1. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Aramendi - Uranga (Ilunpe)
  2. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Iturralde - Aranzabal (Arrasate)
  3. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Garate - Saralegi (Ados)
  4. partidan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • M. Aranbarri eta A. Azkoitia - EPLE

Ostirala, 17:15ean hasita

  1. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Huerta - Domingorena (Zarautz)
  2. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • L. Juaristi - Garin (LAPKE)
  3. partidan, gazteen lehen mailako eskuz binakako partida, Alkain sariari dagokiona: 
    • J. Arsuaga eta I. Bastida - Behar Zana 1
  4. partidan, haurren lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • D. Santos - Arteaga (Zazpi Itturri)
  5. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • X. Arana - Biain (Aloña)
  6. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • O. Mendizabal - E. Zubia (Aloña)
  7. partidan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • A. Oteiza eta A. Juaristi - Tolosa 2

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo ere beste zenbait partida jokatu beharko dituzte. Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide