Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa asteburu honetan hasiko da Azkoitiko Oteiza elkartearentzat. Azkoitiko eskuzko pilotariek Aretxabaletan ekingo diote aurten lehiari; hain justu, igandeko 11:00etan jokatuko dituzte han txapelketaren final hamaseirenetako kanporaketaren joaneko partidak. Emaitza ona lortzen saiatu eta hurrengo ostiralean Gurean borobiltzen saiatuko dira herriko pilotariak.
Azkoitiak badu txapelketarako taldea; joan den astean aurkeztu zituen pilota elkarteak aurtengo txapelketarako kirolariak. Hauek dira, hain zuzen ere, 2025eko Gipuzkoako Herriartekoan Azkoitia ordezkatuko duten pilotariak:
- Kadeteak: Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola.
- Gazteak: Jon Arregi, Imanol Bastida, Joritz Azkoitia eta Asier Uranga.
- Nagusiak: Jon Juaristi, Jon Oteiza, Aitor Oteiza, Mikel Aranbarri, Inhar Egaña, Alex Juaristi, Alejandro Juaristi, Jon Etxaniz, Aitor Azkoitia eta Iñaki Azkoitia.
Dena den, Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetan ere murgilduta jarraitzen dute Oteizako pilotariek. Hain zuzen, gaur, asteazkena, jokatuko dute Gurea frontoiko aste honetako pilota partida bakarra: Joritz Azkoitiak Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako partida izango du Tolosako Elolaren aurka, 20:30ean hasita. Gainerako pilotari guztiak etxetik kanpo arituko dira.
Hona hemen Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako lehia guztien ordutegia:
Azken emaitzak
Joan den astean ere pilota partidak izan zituzten Oteizako kirolariek. Oro har, emaitza onak eskuratu zituzten Azkoitiko pilotariek. Hona hemen partida guztien emaitzak: