Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eskuzko eta gomazko paleta partidak jokatuko dituzte aste honetan. Guztira, sei partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan; bi ostegunean, eta lau ostiralean. Horrez gain, Iker Epelde palistak buruz-buruzko gomazko paleta finala jokatuko du ostiral arratsaldean Errepala klubeko Indaren aurka, Donostian.
Hona hemen Oteiza elkartekoek aste honetan Gurean jokatuko dituzten partiden zerrenda:
Osteguna:
- 20:00etan, alebinen bigarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- A. Iturralde, J. Diaz - Aloña Mendi 1
- 20:00etan, infantilen bigarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- E. Juaristi, X. Arana - Aloña Mendi 1
Ostirala:
- 17:45ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko eskuzko partida:
- Alex Juaristi- Ituarte (Lapke)
- 17:45ean, jubenilen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko eskuzko partida:
- I. Bastida- Cestau (Behar Zana)
- 17:45ean, infantilen hirugarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- A. Zaldua, A. Huerta - Gazteleku 3
- 17:45ean, alebinen lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
- J. Subinas, O. Mendizabal - Izurun 2
Hona hemen Oteiza elkartekoen aste honetako partiden zerrenda:
Hona hemen, berriz, joan den asteko partiden emaitza guztiak: