Atano III.a buruz buruko txapelketako datorren asteko ordutegien partidak

Gurea pilotalekuan dagoen Atano III.aren eskultura.

Astelehenetik ostegunera bitartean, arratsaldero izango dira Atano III.a txapelketako partidak. Gainera, txapelketa dagoeneko kanporaketa fasean murgilduta dago; final zortzirenetako nahiz final laurdenetako partidak jokatuko dituzte Gurean egunotan.

Aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta haurren  mailako 50. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketa ari dira jokatzen azken asteetan Gurea pilotalekuan. Pixkanaka-pixkanaka amaierara ailegatzen ari dira partidak. Datorren astean, lau egunetan jokatuko dituzte txapelketa horretako partidak Gurea pilotalekuan, hain zuzen, astelehenetik ostegunera bitartean. Zenbait kasutan, gainera, txapelketaren final zortzirenetako nahiz final laurdenetako kanporaketa partida jokatuko dituzte. Hona hemen datozen egunetako partiden ordutegiak:

Astelehena, 17:15ean hasita

Asteartea, 17:00etan hasita

Asteazkena, 17:15ean hasita

Osteguna, 17:15ean hasita

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide