Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Azkoitiko Gurea pilotalekuan eskuzko nahiz gomazko paletako sei partida ikusteko aukera izango da bihar eta zapatua artean. Nagusien lehen mailako finalerdi bana jokatuko dute egun bakoitzean.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek aurrera jarraitzen dute Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetan. Aste honetan, esaterako, Udaberri txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte pilotari azkoitiarrek Gurea pilotalekuan. Ostiral arratsaldean jokatuko dute nagusien lehen mailako finalerdietako bat Alex Juaristik eta Alejandro Juaristik, eta zapatu goizean bestea, Jon Oteizak eta Inhar Egañak.

Dena den, beste zenbait mailatako eta modalitateko lehiak ere izango dira ostiralean eta zapatuan Gurean. Hona hemen partida horien guztien zerrenda:

Ostirala
  • 18:30ean, nagusien lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako finalerdia:
    • Alex Juaristi eta Alejandro Juaristi - Abantzu
  • 18:30ean, kadeteen lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
    • Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola - Hernani
  • 18:30ean, infantilen hirugarren mailako Gipuzkoako txapelketako eskuz binakako partida:
    • A. Zaldua eta A. Huerta - Kuku 2
Zapatua
  • 10:00etan, nagusien bigarren mailako Udaberri txapelketako gomazko paletako binakako partida:
    • Aitor Juaristi eta M. Odriozola - Zubieta
  • 10:00etan, gazteen bigarren maiolako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
    • A. Uranga eta J. Azkoitia - Aloña Mendi
  • 10:00etan, nagusien lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako finalerdia:
    • J. Oteiza eta I. Egaña - EPLE

Hona hemen partida horri buruzko xehetasunak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide