Oteiza pilota elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko otsailaren 13a

Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariek Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak jokatuko dituzte ostiralean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 18:00etan hasiko da ostiraleko jardunaldia.

Oteiza pilota elkarteko pilotariak Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak ari dira jokatzen. Aste honetan, ostiralean jokatuko dituzte herriko pilotariek eta palistek etxeko partidak. 18:00etan hasita, lau partida ikusteko aukera izango da Gurean, hiru eskuz binakako eta gomazko paletako bat, hain zuzen.

Hona hemen partidak:

Ostirala

  • 18:00etan, jubenilen lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
    • J. Arregi eta I. Bastida - Ilunpe
  • 18:00etan, infantilen Gipuzkoako txapelketako hirugarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. San Sebastian eta A. Huerta - Beloki
  • 18:00etan, kadeteen lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida:
    • J. Etxaniz eta U. Segurola - LAPKE 2
  • 18:00etan, nagusien bigarren mailako Udaberri txapelketako gomazko paletako binakako partida: 
    • A. Juaristi eta M. Odriozola - Gazteleku 1

Hona hemen partida guztien ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko pilotariek joan zen astean ere jokatu zituzten Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak. Hona hemen emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide