Iker Epelde Oteiza Pilota Kirol Elkarteko palista azkoitiarrak Irun Hiria pala txapelketaren finala galdu zuen zapatuan, eta hala, txapelketako txapeldunorde izendatu zuten hura. Kurpil Kirolak antolatuta, Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan jokatu zuen Epeldek finala Kepa Arrizabalaga elgoibartarrarekin batera. Hodei Arregi eta Mattin Garbisu bikotea izan zuten aurkari, eta 25 eta 9 galdu zuten azkoitiarrak eta elgoibartarrak.
Aurten, 28 bikote aritu dira lehian: hamabi bikote lehen mailan eta hamasei bikote bigarren mailan. Txapelketa ona, Iker!