Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketarekin hasiko dute denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko ira. 11a, 15:30

Ostegunetik larunbatera bitartean jokatuko dituzte aurreneko partidak, eta eskuzko zein gomazko paletako lau partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketarekin hasiko dute denboraldi berria. Ostegunetik larunbatera bitartean jokatuko dituzte aurreneko partidak, eta eskuzko zein gomazko paletako lau partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, guztiak ostiralean.

Hil honetan hasita, azarora bitartean jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketa. Oteiza elkarteko honako pilotari hauek lehiatuko dira:

  • Eskuzko pilota, nagusien lehen maila:
    • Azk. Oteiza 1: Jon Oteiza - Alex Juaristi
    • Azk. Oteiza 2: Mikel Aranbarri - Jon Juaristi
  • Eskuzko pilota, nagusien bigarren maila: Azk. Oteiza: Aitor Oteiza - Aitor Azkoitia
  • Eskuzko pilota, nagusien hirugarren maila:
    • Azk. Oteiza 1: Jon Etxaniz - Alex Juaristi
    • Azk. Oteiza 2: Iñaki Azkoitia - Inhar Egaña
  • Eskuzko pilota, jubenilen bigarren maila:
    • Azk. Oteiza 1: Jon Arregi- Imanol Bastida
    • Azk. Oteiza 2: Asier Uranga- Joritz Azkoitia
  • Eskuzko pilota, kadeteen lehen maila: Azk. Oteiza: Julen Etxaniz- Urtzi Segurola
  • Eskuzko pilota, kadeteen bigarren maila: Azk. Oteiza: Pello Alkorta- Erik Ariztegi- Aritz Lizarralde
  • Gomazko paleta, nagusien lehen maila: Azk. Oteiza: Iker Epelde- Jokin Aizpuru
  • Gomazko paleta, nagusien hirugarren maila: Azk. Oteiza: Oier Beitia- Igor Juaristi

Honako hauek dira aste honetan Gurean jokatuko diren partidak:

Ostirala
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida:
    •  M. Aranbarri eta J. Juaristi - J. Oteiza eta A. Juaristi
  • 18:00etan, jubenilen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    •  J. Arregi eta I. Bastida - Eibar 2
  • 18:00etan, kadeteen bigarren mailako binakako eskuz binakako partida:
    • P. Alkorta eta E. Ariztegi - Aloña 2
  • 18:00etan, nagusien lehen mailako binakako gomazko paletako partida:
    • O. Beitia eta I. Juaristi - Intza

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide