Julen Etxaniz txapeldunorde, Amezketako XXXIV. Buruz Buruko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Julen Etxaniz txapelketako sariarekin. (Oteiza pilota elkartea)

Larraun pilota elkarteko Nazabalen aurka 22-11 galdu zuen finala Etxanizek herenegun.

Julen Etxanizek Amezketako XXXIV. Buruz Buruko Txapelketako finala jokatu zuen herenegun hango frontoian. Larraungo Nazabalen aurka neurtu zituen indarrak Etxanizek, eta azkoitiarrak partidari hasiera bikaina eman zion arren, ezin izan zuen pilotari nafarra garaitu. 22-11 galdu zuen partida. Horrenbestez, txapeldunordea izan da Oteizako pilotaria.

Beste final bat. Jarraitu lanean, Julen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide