Oteiza pilota elkarteko nagusien mailako Jon Oteiza-Alex Juaristi eta Iñaki Azkoitia-Jon Juaristi bikoteek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako bigarren mailako finalerdietako partidak jokatu zituzten igande arratsaldean Gurea pilotalekuan. Elkarren aurkako norgehiagokan, Oteiza-Juaristi bikotea 22-20 nagusitu zen. Hala ere, bi bikoteek lortu dute hurrengo urtean nagusien lehen mailan jokatzeko txartela, batzuk finalerako sailkatu izanagatik, eta besteek hirugarren postua lortzeagatik. Oteizak eta Juaristik asteburu honetan jokatuko dute txapelketako finala Azkoitian.
Bestalde, Aitor Oteiza, Gorka Zenekorta, Mikel Aranbarri eta Aitor Azkoitia pilotariek osatutako taldeak bigarren mailan jokatzen jarraitzeko txartela lortu zuen asteburuan. Jaitsiera partida 22-21 irabaztea lortu zuen Aranbarri-Azkoitia bikoteak Tolosaren aurka, eta modu horretan lortu zuten bigarren mailari eustea.
Hona hemen joan den asteburuko partiden emaitzak: