Urriaren 11n hasi zuten 49. Kontzejupeko Pilota Txapelketa Oteiza pilota elkarteko pilotari gazteek. 95 pilotari ari dira parte hartzen txapelketan. Datorren astelehenetik ostegunera txapelketako hainbat partida jokatu dituzte.
Honakoak izango dira egun bakoitzean jokatuko diren partidak:
Astelehenean, azaroaren 6an, 17:15ean hasita, benjamin A mailako binakako partida jokatuko du Luken Osinalde-Oihan Campos bikoteak Eddy Romero-Jon Azpiazu bikotearen kontra.
Kimuen A mailako hiru partida ere jokatuko dira: Aunitz Zaldua-Aitzol Garate Omar eta Krikeb-Adur Huerta; Mikel Azkune-Younes El Ouafi eta Igor Arrieta-Ian Juaristi; eta, Xabi Hernandez-Aimar Iturralde eta Laia Aldalur-Jurgi Subinas.
Asteartean, azaroaren 7an, 17:00etan hasita, kadeteen eta jubenilen banakako hiru partida izango dira: Jon Arregi Imanol Bastidaren aurka ariko da; Asier Uranga Oier Juaristiren kontra; eta, Eñaut Aldazabal Mikel Alberdiren aurka.
Asteazkenean, azaroaren 8an, 17:15ean hasiko dituzte kimuen A mailakoen pilota partidak. Aurreneko norgehiagoka Jakes Kortadi-Oihan Mendizabal bikoteak Julen Iraeta-Ekain Juaristi bikotearen kontra jokatuko du, eta bigarrengo neurketa Aratz Orozko-Xanet Arana Zuhaitz Vela-Julen Aizpurua bikoteen artekoa izango da.
Ostegunean, azaroaren 9an, 17:15ean hasiko dituzte infantilen mailako txapelketako partidak. Lehen neurketan, Amets Pagaegi-Joanes Juaristi bikotea Unax Oteiza-Aritz Lizarralde bikotearen kontra ariko da, eta bigarrena, Unax Irulegi-Mikel Zabala eta Ibai Zamora-Pello Alkorta bikoteen artekoa izango da.