Iker Epelde txapeldunorde, gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko api. 17a, 12:45

Iker Epelde, ezkerretik bigarrena. (GEPF)

Zapatuan jokatu zuen palista azkoitiarrak finala Gurea pilotalekuan. 12 eta 25 galdu zuen Danok Bat elkarteko Jon Arriagaren aurka.

Iker Epeldek galdu egin zuen herenegun, zapatua, buruz buruko gomazko paletako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala. Nagusien lehen mailako lehia jokatu zuten, eta azkoitiarrak 25 eta 12 galdu zuen Danok Bat pilota elkarteko Jon Arriagaren aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide