Jon Arregik eta Denis Galarzak Udaberri Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Arregi eta Galarza garaikurrekin. (Oteiza)

Atzo jokatu zuten finala, Azpeitiko Ilunpeko Sarasuaren eta Astigarragaren kontra, eta 22 eta 16 nagusitu ziren.

Oteiza pilota elkarteko Jon Arregik eta Denis Galarzak kimuen lehen mailako Udaberri Txapelketa irabazi dute. Atzo, igandea, jokatu zuten finala Bergaran, Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko Sarasuaren eta Astigarragaren aurka, eta azkoitiarrak 22 eta 16 nagusitu ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide