Oteiza pilota elkarteko Joritz Azkoitiak, Eñaut Aldazabalek eta Imanol Bastidak Udaberriko Saria irabazi dute. Ostiralean jokatu zuten Aldazabalek eta Bastidak Gipuzkoako mendebaldeko finala Legazpin, Murumendi taldeko Julen Ariztimuñoren eta Oier Landaren kontra. Hain zuzen ere, kimuen bigarren mailako Azkoitiko pilotariak 22 eta 14 nagusitu ziren, eta haientzat izan ziren txapelketako garaikurrak.