48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren aste honetako partidak

Guztira, hamabost buruz buruko partida jokatuko dituzte Gurea frontoian gaurtik asteazkenera bitartean. 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketa barruko partidak izango dira.

Gaurtik asteazkenera bitartean, 48. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, alebinen eta infantilen mailako pilota partidak jokatuko dituzte hiru egun horietan.

Astelehenean, 17:15ean hasiko dira buruz buruko pilota partidak, asteartean, 18:00etan, eta asteazkenean, 17:15ean. Guztira, hamabost buruz buruko partida jokatuko dituzte herriko frontoian. Hona hemen partidak:

Astelehena

  • 17:15ean hasita, benjaminen mailako partidak:
    • Martin Arakistain - Jon Azpiazu
    • Enaitz Andola - Oihan Campos
    • Ekain Aldalur - Luka Gutierrez
    • Beñat Andola - Julen Zinkunegi
  • Segidan, alebinen mailako partidak:
    • Jokin Alkorta - Unax Zabaleta
    • Aunitz Zaldua - Jon Uzin

Asteartea

  • 18:00etan hasita, bigarren urteko infantilen partidak:
    • Erik Ariztegi - Aritz Lizarralde
    • Aimar Agirrezabal - Julen Zialtzeta

Asteazkena

  • 17:15ean hasita, aurre-benjaminen mailako partidak:
    • Intza Orozko - Julen Oteiza
    • Aner Zabaleta - Aiur Romero
    • Haize Aramendi - Aner Gonzalez
  • Segidan, alebinen mailako partidak:
    • Aratz Orozko - Zuhaitz Vela
    • Aner Romero - Denis Osinalde
    • Aiur Alkorta - Julen Azpiazu
    • Xanet Arana - Aratz Iturbe

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide