Pilota partida ugari aste honetan etxean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko urt. 18a, 12:36

Gaurtik larunbatera bitartean, eskuz binakako nahiz gomazko paletako zortzi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Udaberri Sariko eta Euskal Herriko Txapelketako partidak jokatuko dituzte gaurtik larunbatera bitartean. Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuzko zein gomazko paleta modalitateetan partidak jokatuko dituzte etxean. Guztira, zortzi pilota partida ikusteko aukera izango da datozen egunetan Gurea pilotalekuan. Hona hemen partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, alebinen lehen mailako Gipuzkoako eskuz binakako partida:
    • U. Oteiza eta I. Etxeberria - LAPKE 1
  • 19:00etan, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako eskuz binakako partida:
    • P. Alkorta eta M. Alberdi - Aloña Mendi 3

Ostirala

  • 18:45ean, infantilen lehen mailako Gipuzkoako eskuz binakako partida:
    • O. Juaristi eta M. Alvarez - Zazpi Itturri
  • 18:45ean, infantilen lehen mailako Gipuzkoako eskuz binakako partida:
    • J. Etxaniz eta U. Segurola - Oiarpe 3
  • 18:45ean, nagusien bigarren mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Juaristi eta I. Lasa - LAPKE
  • 18:45ean, kadeteen bigarren mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Azkoitia eta E. Aldazabal - Tolosa 1
  • 18:45ean, nagusien gomazko paletako Udaberri Sariaren binakako partida:
    • O. Epelde eta I. Larrañaga - Altzatarra

Larunbata

  • 10:30ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako gomazko paletako banakako partida:
    • I. Epelde - Zabala (Danok Bat)

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide