Pello Alkorta eta Oier Juaristi infantilak, Urretxuko Gabon Kopan txapeldun

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko infantilek 16 eta 13 irabazi diete Aretxabaletako Markel Alarzia eta Egoitz Ibaberi. Gaur jokatu dute txapelketa, Ederrena pilotalekuan.

Goierri Kirol Elkartearen pilota sailak antolatuta, Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatu dituzte gaur, larunbata, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, eta guztira, 112 pilotari lehiatu dira. Horien artean izan dira Oteiza pilota elkarteko Pello Alkorta eta Oier Juaristi infantilak, eta horiek kopa banarekin itzuli dira etxera. Izan ere, azkoitiarrek 16 eta 13 irabazi diete Aretxabaletako Markel Alarzia eta Egoitz Ibaberi. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide