Etxetik kanpo arituko dira Oteizako pilotariak urteko lehen jardunaldian

Gaur, osteguna, eta etzi, larunbata, jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek urteko lehen pilota jardunaldiak. Bi partida jokatuko dituzte gomazko paleta eta trinkete modalitateetan, biak etxetik kanpo.

Oteiza pilota elkartea gaurtik jarriko da martxan frontoietan; izan ere, gaur eta etzi artean jokatuko dituzte urteko lehen pilota jardunaldiak. Gaur, osteguna, Iker Epelde palistak Gipuzkoako nagusien lehen mailako gomazko paletako partida jokatuko du Soraluzen (Gipuzkoa), hango Raskon palistaren aurka. Etzi, larunbata, Iñaki Azkoitiak eta Aitor Azkoitiak Irurako (Gipuzkoa) Ametsa trinketean Gipuzkoako eskuz binakako trinkete txapelketako partida jokatuko dute Behar Zana elkarteko pilotarien aurka.

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide