Jon Etxaniz txapeldunorde, Gipuzkoako jubenil mailan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Eskuz banakako txapelketa jokatu zuen atzo, Aretxabaletan. 22 eta 13 galdu zuen pilotari azkoitiarrak.

Oteiza pilota elkarteko Jon Etxanizek Gipuzkoako eskuz banakako txapelketaren finala jokatu zuen atzo, larunbata, Aretxabaletan. Pilotari azkoitiarrak jubenilen lehen mailako finala jokatu zuen han, eta 22 eta 13 galdu zuen Tolosako Iraetaren aurka. Hori horrela, txapeldunorde izendatu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide