Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Julen Etxaniz pilotaria jaun eta jabe izan da Gipuzkoako Txapelketan, infantilen lehen mailan. Arrasateko (Gipuzkoa) Uarkape pilotalekuan jokatu zuen finala atzo, ostirala, eta Hernani elkarteko Oses izan zuen aurkari; 8-2 eta 8-4 irabazi zituen partidak azkoitiarrak. Horrez gain, Oier Juaristi Gipuzkoako Mendebaldeko azpitxapeldun izan da Goierri taldeko Garmendiaren aurka norgehiagoka galduta; 8-6 eta 8-3 amaitu ziren partidak.