XLVIII. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko aza. 21a, 09:02

Pilota txapelketako partida bateko irudia.

San Andres egunean jokatuko dituzte finalak Kontzejupen, eta gaur eta bihar artean erabakiko dituzte eguneko protagonistak zein izango diren. Gaur, 17:15ean hasiko dira finalerdiak, eta bihar, 17:00etan.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatutako XLVIII. Kontzejupeko Pilota Txapelketa ari da bere bidea aurrera egiten. Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Kontzejupen. Gaur, benjaminen eta alebinen mailako bi finalerdi jokatuko dituzte, eta bihar, infantil mailakoak eta jubenilen zein nagusien mailakoa.

Gaur, 17:15etik aurrera, honako finalerdi hauek jokatuko dituzte:

Benjaminak (8 eta 9 urtekoak)

  • Oihan Mendizabal eta Aimar Iturralde - Enaitz Santos eta Eneko Martija
  • Ian Juaristi eta Ekaitz Astigarraga - Jurgi Subinas eta Aitzol Garate

Alebinak (10 eta 11 urtekoak)

  • Unax Oteiza eta Ibai Etxeberria - Ekaiz Juaristi eta Jurgen Aizpurua
  • Julen Azpiazu eta Denis Santos - Jokin Alkorta eta Aiur Alkorta

Bihar, 17:00etatik aurrera, honako bi finalerdi hauek jokatuko dituzte:

Infantilak (12 eta 13 urtekoak)

  • Oier Juaristi eta Urtzi Segurola - Erik Ariztegi eta Joanes Juaristi
  • Pello Alkorta eta Iker Garate - Mikel Alberdi eta Julen Etxaniz

Jubenilak eta nagusiak

  • Jon Juaristi eta Alejandro Juaristi - Jon Oteiza eta Imanol Lasa
  • Alex Juaristi eta Inhar Egaña - Jon Etxaniz eta Lander Alberdi

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide