Jon Arregi eta Denis Galarza, Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza pilota elkartekoek kadete mailako finala jokatu zuten atzo Donostian, eta 22-21 amaitu zuten Iparragirreren eta Castroren aurkako neurketa. 

Oteiza pilota elkarteko Jon Arregi eta Denis Galarza kadeteek Trinitate Euskal Jaiak Txapelketako finala jokatu zuten atzo, osteguna, Donostian. Partida gogor baten ondoren, 22-21 emaitzarekin ezin izan zuten garaipena lortu Tolosako Behar Zana elkarteko Iparragirreren eta Castroren aurka. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide